XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

. Herri literaturaren beste alorrei ez bezala, gure ikertzaileek ez diote herri teatroari arreta handirik eskaini; ez dute jatorrizko testurik argitaratu, ez berauei buruzko azterketa sakonik burutu, honako akats hauek egotzi dizkiotelarik: gaien euskaltasunik eza, hizkuntza aldetiko garbitasunik eza, ohizko erizpide estetikorik eza eta, azkenik, moralitate publikoaren aurkakoak izatea.

Esandakoaren ondoan euskaldunok asko zor diogun G. Herelle aipatu beharrean gara, ikertzaile frantses honek mende hasieran eginiko azterketei esker jaso bait dugu gure herri teatroari buruzko datu jakingarri asko eta asko.

. Zuberoako herri teatroaz landa ezer gutxi geratzen da aipatzeko, hegoaldean, bederen.

Alde batetik, zenbait parrokiatan egiten ziren antzerki liturgikoak: teatro landua eta erdaraz egina.

Bestetik, oraintsu arte antzeztu izan diren baserri giroko imintzio teatroak eta farzak: balio eskasekoak.

. Azkenik, ezin aipatzeke utzi hegoaldeko XVIII garren mendeko idazle ikasien (Barrutia, Munibe, Gandara) idazlanak, azken batean, bestelako moldez baina, herri teatroan sustraiturik bait daude beraien testuak eta musikak.

Pastoralak

Frantzian XV eta XVI garren mendeetan antzezten ziren misterioetan dute jatorria, erlijio giroko teatroan.

Ordutik hona aldaketarik gabe gorde da Erdi Aroko misterioen teknika: historia edo bizitza bat kondatzen da lehen pheredikia eta azken pheredikia bitartean; ez dute lekuaren ez denboraren batasunik zaintzen; ez dago ez ekintzen ez eskenen banaketarik; tragedia eta komedia eten gabe nahasten dira.

Antzezleak, onak eta gaiztoak, herrikoak dira: edo denak mutilak edo denak neskak.

Hitz neurtuz azaltzen da egun osoz egiten den antzerki-lan hau.

Pastoraletan arte, literatur eta kultur balioak nabarmendu ohi dituzte ikerlariek: batetik darabiltzan teknikak eta baliakizunak eta, bestetik, osagaiak kontutan izanik, Greziako jatorrizko teatroarekin nolabait kidetzen dutenak.

Maskaradak

Jai girorako, Ihauteetarako antzezte komikoa den teatro mota honek dantza eta musikaz lagunduriko mimoa eta adierazpen mintzatuak, funtzioak ditu oinarri.

Elementu hauez baliatuz antolatzen den ospakizunean komunitate osoak hartzen du parte.

Pertsonaiak bi taldetan banaturik ageri ohi dira: gorriak eta beltzak.

Gorriak Euskal Herriaren adierazpen dira, beltzak atzerritarrena.

Ihauteetako tragikomediak

Kristau izpirituaren eta izpiritu paganoaren arteko borroka antzezten dute.

Hiru pieza dira: - Bacchus (ardoa), mozkorraren pertsonifikazioa.

- Pansart (sabela), tripontzikeria irudikatzen duena.

- Ihauteen epaiketa eta gaitzespena.

Zubereraz idatzirik daude eta pastoralen antzeko bertsoak dituzte.